|
|
|
27 de Noviembre de 2006 | Tiempo de lectura: 1 minuto Errazti: ´PSOE oso baldintzatuta eta beldurtuta dago´´ETA eragile politikoa´ ez dela esan du Eusko Alkartasuneko presidenteak. Alderdiek euren lana egiten ez badute, ´ETAri garrantzia´ ematen ari zaiola gaineratu du./noticias.info/ ETAk su-etena iragarri ondoren, Euskal Herrian abiatutako prozesuan PSOE ´oso baldintzatuta´ eta hauteskundeen emaitzak direla eta ´beldurtuta´ dagoela uste du Begoña Errazti EAko presidenteak. Hauteskundeei begira dagoenez, ´atzerapausoak´ eman dituela edo ´gauzak geldiarazi´ dituela esan du Erraztik Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan. ´Guztiok eman behar ditugu pausuak prozesuak bizi duen krisia gainditzeko eta euskal alderdi politikoek erantzukizun berezia dute´, esan du eta deitoratu PSOEk ´bide horretan aurrera egin beharrean, atzerapausoak´ eman dituela. PSOEk prozesuan duen erantzukizuna aipatu du EAko presidenteak eta ETArekin elkarrizketari berriro heltzeko eskatu dio, ´denok dakigulako ETArekin hitz egiten jarraitu behar duela´. Indarkeria alderdien mahaia ez abiatzeko aitzakia bezala erabiltzea kritikatu du Erraztik, bere ustez, horri heldu behar baitzaio gatazkari konponbidea emateko lehen urrats bezala. ETA Bestalde, EAko buruak esan duenez, ´ETA ez da eragile politikoa, baina prozesua zaintzen saiatu da, alderdien mahaia zuzentzen, eta alderdiok ez badugu ezer egiten ETAri garrantzia ematen ari gara´. Batasunari ere zuzendu zaio, prozesuan parte hartu behar duela esateko: ´Anoetan beste batzuek genuen diskurtsoarekin bat egin zuen, alegia, bide politikoak direla gauzak defendatzeko eta gure herriak aurrera egiteko bidea´. Horren ildoan, Batasunari dagokio diskurtso hori praktikan jartzea, Erraztiren aburuz: ´Horren esan nahi du gizarteari helarazi behar diola mota horretako ekintzak ez direla bidea eta erabat desegokiak direla prozesua bultzatzeko´. Difundido el: 27 de Noviembre de 2006 Publicado el: 28 de Noviembre de 2006 20:39 Actualizado el: 19 de Agosto de 2011 17:43 Ubicación: Bilbao, Provincia de Vizcaya, Euskal Autonomia Erkidegoa (España) Fuente: EA (Eusko Alkartasuna) Página web: Marca: EA Vía: vía noticias.info A través de: A través de (antiguo nombre): Noticias.info Tipo: Noticia Palabras clave: ¡Integra esta noticia en tu web!
Cambia los colores, tamaños, estilos, secciones,... | carga tu personalización [?]
Integrar noticia [?] Si no deseas personalizar el widget puedes copiar y pegar el siguiente fragmento de código en tu página web, entre las balizas <body> y </body> y aparecerá al instante. vista previa | mi cuenta [?]Para generar un código de citación debes seleccionar previamente la parte del texto que quieres citar y, a continuación, hacer clic en el botón "Generar ..." correspondiente RSS [?] flujos de noticias gratis Enlace [?] a esta noticia Últimas noticias de EA (Eusko Alkartasuna) |
Añade esto a tu web o blog |