|
|
17 de Noviembre de 2011 | Tiempo de lectura: 1 minuto EQUOk bake prozesu zabala eta parte hartzeko bat eskatzen du/noticias.info/ EQUOk itxaropenaz eta ilusioz hartu du ETAren aktibitate armatuaren uste behin betikoaren adierazpena, gizarte honetan min haundia sortarazi dueneko etapa baten amaierarantz eroaten bait gaitu. Dena den, EQUOn badakite oraindik ere bide luzea dugula ibiltzeke, etapa hau behin betiko gainditzeko, eta elkarbizitzako garai barrietan murgiltzeko. EQUOn biktima guztien aitorpena guztiz beharrezkoa dela uste dute, eragindako minarena, benetako baketzea lortzeko abiapuntu bezala, zauriak osatzeko. Aitorpen honetan gizarte osoak parte hartu beharko luke, historia hurbileko kontaketen berregitea premiazkoa dela uste bait dute, gure gizartea osatzen duteneko errealitate guztiak integratuz. Era berean, EQUOn benetan parte hartzekoa den bake eta adiskidetasun prozesu baten alde egiten dute, gizartea bera prozesuaren eragile izan behar delarik. Ez litzateke ulergarria alderdien mahaietan oinarritutako prozesua, gizartearentzat opakua dena, eta gizarteari galdera itxiak besterik ematen ez diona. Gizartearen parte hartze aktiboa sustatu behar da bake prozesuaren etapa guztietan. Gure gizarteak izatez aspaldi erakutsi du bere heldutasun politiko nabarmena, alderdi politikoei irakaspen asko emoteko gai delarik. EQUOk, aplikatu direneko exzepziosko legeak berrikusi behar direla uste du baita ere. Zentzu honetan, dispertsioaren politikaren amaiera eta alderdi legearen berrikuspena eskatzen dugu. Difundido el: 17 de Noviembre de 2011 Publicado el: 17 de Noviembre de 2011 16:53 Actualizado el: 17 de Noviembre de 2011 16:53 Ubicación: Bilbao, Provincia de Vizcaya, Euskal Autonomia Erkidegoa (España) Fuente: Berdeak-Verdes Página web: Marca: EQUO BIZKAIA Tipo: Comunicado de Prensa Zona de impacto: Regional Palabras clave: EQuo, bake prozesua, zabala, itxaropena, adiskidetasun Contacto de comunicación¡Integra esta noticia en tu web!
Cambia los colores, tamaños, estilos, secciones,... | carga tu personalización [?]
Integrar noticia [?] Si no deseas personalizar el widget puedes copiar y pegar el siguiente fragmento de código en tu página web, entre las balizas <body> y </body> y aparecerá al instante. vista previa | mi cuenta [?]Para generar un código de citación debes seleccionar previamente la parte del texto que quieres citar y, a continuación, hacer clic en el botón "Generar ..." correspondiente RSS [?] flujos de noticias gratis Enlace [?] a esta noticia Últimas noticias de Berdeak-Verdes |
|