|
Fuente: © Ertzaintza
http://www.ertzaintza.net/
809 e, Bilbo- bikotekideari erasotzeagatik atxilotu dute.
/noticias.info/ BILBO - BIKOTEKIDEARI ERASOTZEAGATIK ATXILOTU DUTE
Bilboko Ertzainetxeko agenteek 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bart Bizkaiko hiriburuan, genero indarkeriaren ustezko delitu bat egotzita. Emakumea osasun zentro batean artatu behar izan zuten.
Atzo, asteartea, 23:40 aldera, Bilboko Uretamendi auzoko etxebizitza batera patruila bat bidaltzeko eskatu zioten Ertzaintzari, eraso bat izan baitzen.
Bertara iritsi zirenean, agenteek emakumezko bat ikusi zuten espaloian eserita, oso urduri. Dirudienez, bikotekideek eztabaidatu egin zuten, eta, horretan ari zirela, gizonezkoak lepotik heldu zion emakumezkoari eta jo egin zuen. Ertzainek baieztatu egin zuten biktimak lepoa handituta eta erosioak zituela.
Emakumezkoa osasun zentro batera eramaten zuten bitartean, patruila bat ustezko erasotzailea zegoen etxebizitzara joan zen. Honek bikotekidea jo izana onartu ostean, agenteek atxilotu egin zuten R.J.B., genero indarkeriaren ustezko delitu bat egotzita. Atxilotua gaur bertan jarriko dute Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku. notas_de_prensa_archivo
|