|
Fuente: © Ertzaintza
http://www.ertzaintza.net/
810 e, Gasteiz- sakelako telefono baten lapurretagatik atxilotu dute
/noticias.info/ GASTEIZ - SAKELAKO TELEFONO BATEN LAPURRETAGATIK ATXILOTU DUTE
Gasteizko Ertzainetxeko agenteek A.Z. 25 urteko gizonezkoa atxilotu zuten atzo arratsaldean, indarkeria erabiliz egindako lapurretaren ustezko delitu bategatik. Gasteizko hiriburuan maiatzaren 29an sakelako telefono baten lapurretan parte hartzea leporatu diote.
Lapurretaren salaketan agertzen denez, bi gizonezkok sakelako telefono bat lapurtu zieten Ballester Apezpikua Gasteizko kaleko taberna batean zeuden bezero batzuei. Gertakariaz konturatu zirenean, biktimak ustezko egileak atxikitzen saiatu ziren, baina hauek bultzaka irtetea lortu zuten eta lokaletik alde egin zuten.
Atzo egindako ikerketen ondorioz, Ertzaintzak egileetako bat atxilotu zuen. Pertsona hori lurralde nazionaletik kanporatzeko agindua jarri zuen Gobernuak Gasteizen duen Ordezkaritzak. Atxilotua Gasteizko Guardia Epaitegiaren esku utziko dute gaur. notas_de_prensa_archivo
|